XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Zer utzi duzu?

-Manta txiki bat, ez besterik, Pilon esan zuen Big Joek kexuka.

-Bat bakarrik.

Gainera joan zitzaion Pilon, baina Big Joe oso gizon handia zen, eta bere burua astintzea besterik ez zuen lortu.

-Ze manta? oihu egin zuen.

-Esan, ze manta lapurtu duzu?

Negarrez hasi beharrean zegoen Big Joe.

-Dannyren manta bat, besterik ez.

-Bat bakarrik.

-Bi dauzka.

-Txikiena besterik ez dut hartu.

-Ez minik eman, Pilon.

-Bestea handiagoa zen.

-Emango diot berriz Dannyri altxorra aurkitzen dugunean.

Pilonek Big Joe atzera jirarazi, eta jo beharreko lekuetan eta gogotik eman zion.

-Zerria! esan zion.

-Zerri lapur zikina!

-Ekarri manta bueltan, bestela txikituko dizkizut eta hezurrak!

Big Joe laguna lasaitzen ahalegindu zen.

-Dannyrentzat ari ginela uste nuen esan zuen xuxurlaka.

-Pentsatu dut Nola poztuko den Danny, ehundaka manta berri erostea izango du.

-Egon isilik esan zuen Pilonek.

-Manta hori bera ekarri, edo arroka bat hartu eta harekin astinduko zaitut.

Eta botila hartu, kortxoa kendu eta pixka bat edan zuen Pilonek, bere sentikortasun mindua lasaitzearren; eta kortxoa berriz jarri, eta ttantta bat ere ez zion eman Portageeari.

-Lapurreta horren ordainetan, zulatzea zeuk egin beharko duzu oso-osorik.

-Hartu tresna horiek eta zatoz nirekin.